top of page
TERAPIA EUSKARAZ

Zer egingo dugu?

Terapia eskaintzen dut euskaraz zein gazteleraz, norberaren ama hizkuntzan naturaltasunez adierazteko aukeraren garrantzia ulertzen baitut. Hizkuntza gure nortasunaren, emozioen eta mundua ulertzeko moduaren parte da.

Arreta eta laguntza berdinak dira bi hizkuntzetan. Funtsezkoa da eroso, seguru eta hasiera-hasieratik entzunda sentitzea. Zuk aukeratzen duzu zein hizkuntzatan aritu. Nire helburua askatasunez komunikatzeko eta gustura sentitzeko espazio bat eskaintzea da.

- Zure emozioek, pentsamenduek edo sentsazioek gainezka egiten badizute eta horrek zuri gustatuko litzaizukeen bezala bizitzea eragozten badizu.

- Zure bizitzako eremuren batean zailtasunak badituzu (lana, harreman pertsonalak, familia, etab.) eta konponbide-saiakerek funtzionatu ez badute.

- Zeure buruarekin gustura ez bazaude eta ondoez psikologikoa zure egunerokoan oso presente badago.

- Trebetasunen bat ikasi edo ohituraren bat aldatu nahi baduzu eta nola egin ez badakizu.

- Zure bizitza zailtzen duten portaera errepikakorrak badituzu.

NOLA JAKIN DEZAKET ZERBITZU HAU NIRETZAKO DEN?

bottom of page